XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Etxera yoan zanean zapaian gorde eban leiar dizditsua.
Gauero igoten zan bertara, ispilluak azaltzen eutson arpegia ikustera.
Senarraren zapaira-osterok, kezka andia sortu eben emaztearen barnean, eta arratsalde batez igon zan zapaira, an zer arrayo ete eukan senarrak, asmau guraz.
Ispillua aurkitu eban.
Bertan begitu zanean: - Pentsatzen neban, nere senarraren gora-beratan, emakumeren bat izango zala bitarte!.
¡Baiña... Jasaus! bai itxusia dala!.
Alproja zarrak, eztau zori andirik izan ori aukeratzean!.
- Aitita; gauzatxu bat galdetu nai neuskitzu baña...¡iiñoo! purruztadaren batekin urtengo ete zaran bildur naz.
- Ik neri, itaun gaiztorik egingo daustanik etxoat uste, ta egin egikek galdera ori.
Yakin badakit, erantzungo dauat; ire galderak erantzutea errez izaten eztan arren.
Zer nai dok yakin?.
- Txakurrak, zergaitik bata-besteari usain egiten dautse atzean?.
- Aaara ba!.
Ointxe be badakaztak arri-abarra!.
Baña esango dauat, bayakiat-eta.
Urte pillotxoa dala, munduko txakur guztiak batzarra izan yoen Paris'en.
Euren buru egiten eban txakur andi bat, ¡uau-uau! izketan egoala, entzuletariko batek uzkerra yaurti yoan, eta buruzagiak amaitutzat laga yoan batzarra, areik-eta lotsagabea nor izan zan igarri arte.